XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan-eguna amaituta, amak ba du denbora bere garbiketaz arduratzeko / Neska murgildariek zaharrei ematen diete goroldia; eta hauek zapaldu egiten dute, ore antzean utzi arte.

Hara - erantzun ohi dute irribarrez eta soinburuak altxatuz.

Hori beti izan da emakume-lana!.

Egunaren buruan, beren goroldi-uzta daramate amaek, eta denek ipintzen dute leku berean, eta lehortzera uzten.

Prestaldi baten buruan, xehatu egiten da belarra, eta aurrez aurre bi lerrotan eseritako emakume-talde batek zapatzen, kondarrak eta abarrak arras lekuarazi arte.

Bildu eta pisatu ondoren, industria-lekuetara bidaltzen da itsas-aloka, eta horietan lehenago ere aipatu dugu hazkurri aberats bihurtzen dute.

Eguna bukatu, eta etxera aurretik, beharbada Yukikok bere adiskide batekin nahi duke herritik pasean ibili, salgaiz betetako eskaparate kilikagarrien aurretik, edo-ta lozorroan bide dagoen orrazlearen etxe ondotik.

Honen zerbitzua eskatzeko asmoa du hurrengo egunari buruz.

Ezen Japon-en erregela zaharrak dionez, kopetatik leporaino soildu behar bait da buruko ilea, bepuruak barne, eta segidan dena hauts zurizko azal lodi batez estali.

Gero arraina azokara eramateko erabiltzen diren zurezko kaja-egileen haroztegiaren aurretik pasako da Yukiko; sareak konpontzen dituzten langileen aurretik; eta, aldi oroz kimonoak desjosiz, gobara ibaian egiten duten emakumeen aurretik.

Bere ahizpa txikiak eta anaiak ikasten duten eskolaren aurretik ere pasako da; eta ikaskai duten alfabetoa ez da hain zuzen gurea bezain ikasterraza: hogei-ta-sei letra izan beharrean, milaka ideograma ikasi behar dituzte.

Zenbatzen ere ikasten ari dira, burdinazko zotzetan luzeran lerratzen diren zurezko bolatxoren bidez.

Esku trebeetan hauk, elektronika-karkulagailua bezain azkarra eta segurua izan omen daiteke sistema hau.

ONTZI-TALDEA ETXERA ARI.

Azkenean bukatu egin da eguna hondartzan.

So-egileak, sardin-ontzien bihurreraren zai, arretaz, miatzen du itsas-urruna.

Lehendabiziko ontzia sumatu orduko jauzi bat egingo du soegileak, eskailera hurbilean behera azkar abiatuko, eta han dagoen gonga joko du berria emateko.